Basolur, Hurrengo zerbitzuetan adituak:
Pinudi, eukalipto, baso eta enbor zuzeneko edozein zuhaitz espezieren tasazioak, kubikazioak eta balorazio lanak:
- - Baso eta zuhaitzak zutunik kubikatu eta baloratzeko gaur egunean merkatuan dauden tresna aurreratu eta garatuenak erabiltzen ditugu.
- - Kubikazioa bi eratara egiten dugu; erreala eta kuartara. Basoan bertako altura, bolumen eta enbor-profilaren ekuazio lokalak garatzen ditugu. Horrela, enborraren dimentsio eta kalitatearen arabera, lor daitezkeen azken produktuen klasifikazioa simulatzeko gai gara.
- - Baso jabe, instituzio publiko eta enpresentzat lan egiten dugu.
- - Gure tasazioa, objektiboa, independentea eta zehatza da. Bizkaiko tasatzaileen erregistro ofizialean inskribatuak gaude:
- . Tazatzaile - kubikatzaile: 283 Zenbakia – Aitor Idoiagabeitia Anakabe.
- . Tazatzaile - kubikatzaile: 423 Zenbakia – José Mari Rementería Idoyaga.
Beste zerbitzu batzuk:
- - Basoen kudeaketa, txosten tekniko eta peritatze judizialak, balorazioak, topografia, partzelazio eta mojoitze lanak, aholkularitza, ikerketa eta proiektuak, kudeaketa planak, plan dasokratikoak, ingurumen-impaktu ebaluzio txostenak, eta abar.
- - Obra, baso eta lorezaintza lanak: landaketak, inausketak, bakanketak(entresacas), itxiturak, sastraka-sasitza kentzeak, baso bideak, bideen hormigonatuak, hormen eraiketa lanak, hondeaketa lanak, eraiketa txikiak, lorategien mantentze lanak, eta abar.